Haurren esku pilota ikastaroko izen ematea irekiko dute ostiralean Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 19a

2018-2019 kurtsoan 6 eta 12 urte bitarteko haurrek esku pilotan izena emateko aukera izango dute ostiralean, Sahatsaga polikiroldegian, 16:30etik 17:30era. Urriaren 2an egingo dute aurkezpena, eta egun horretan bertan hasiko dituzte entrenamenduak: astearte eta ostiraletan 17:00etatik 18:00etara arituko dira txikienak, eta 18:00etatik 19:00etara entrenatuko dituzte gaztetxoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide