Herriko gazteak arraunketa probatu eta kirol horretan murgiltzera gonbidatu nahi dituzte arraun elkartetik. Fisikoki zein arlo profesionalean garatzeko aukera izango dela azaldu dute. Irailaren 17an, arratsaldeko 18:00etan elkartera gerturatzera gonbidatu dituzte interesatuak. Bertaratu ezin dutenek
getariakoarraunelkartea@gmail.com helbidera idatzi edo
943 14 00 27 zenbakira deitu dezakete.