Bertso paper musikatuak izango dira igandean Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 13a

Argazkia: Artzape.eus Bertso paper musikatuen saioa antolatu du Alamedatik Habanerara Getariako bertso eskolak iganderako. Katrapunan izango da saioa, 19:30etik aurrera, eta eguraldi txarra egingo balu, Berdura plazara lekualdatuko lukete emanaldia. Ibon Iribarrek izango du saioa aurkezteko ardura, eta Amagoia Iturralde, Uxune Areizaga, Danel Olano, Itziar Garrastazu, Goiatz Lazkano, Nerea Kamio, Ane Ezenarro, Ximon Aranguren, Saioa Martinez de Lahidalga, Amets Aizpurua, Ioritz Olaskoaga eta Libe Goenaga ariko dira bertsotan. Nerea Martinez de Lahidalga eta Kattalin Zubizarreta arituko dira, bestetik, bertsoei musika jartzen. Urtero egiten dute bertso eskolakoek beren jarduna kalera ateratzeko ekitaldiren bat, eta bertso paper musikatuen emanaldia antolatzen hirugarren urtea dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide