Ander Etxegoien getariarrak patroi onenaren saria eskuratu du

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 27a

Bi jardunaldi falta arren, matematikoki eskuratu du TKE ligako patroi onenaren saria, 16 punturekin.

Lehenengo denboraldia du Etxegoienek San Pedroko traineruan, baina bi jardunaldiren faltan, patroi onenaren saria eskuratu du matematikoki. Hain justu, sailkapenean bigarren postuan den Ioseba Amunarriz Hondarribiako patroia zazpi puntutara dago. Boiroko Caixabankeko zuzendaria den Francisco Sarasquetek eman zion mailota atzo. Bederatzigarren postuan da Sanpedrotarra, 69 puntu eskuratuta. Garai batean hiru adituk erabakitzen zuten ziaboga onena. Gaur egun, bigarren ziaboga aurreko eta ondorengo 100 metroak izaten dituzte kontuan, GPSarekin laguntzaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide