Getariako Salbatore Biatloian izena eman daiteke dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 21a

Irailaren 15ean jokatuko da igeriketa eta lasterketa proba, Getarian. 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena, eta bakarka edo erreleboka jokatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Argazkia: Aritz Mutiozabal. Irailaren 15ean jokatuko da Getariako XVII. Sablatore Biatloia. Eguerdiko 12:00etan hasi eta, igeriketan 550 metrotako ibilbidea egin ondoren, 3.500 metro lasterka osatu beharko dituzte parte hartzaileek. Bakarka 10 euro ordaindu beharko dituzte proban parte hartzeko, eta erreleboka osatu nahi dutenek, 15 euroren truke eman dezakete izena; herrikrosa.eus webgunean. 120 kirolari izango dira gehienez ere, eta egunean bertan gehienezko kopuru horretara iristen ez badira, izena emateko aukera zabalduko dute. 11.00etatik 11:30era jarriko dute postua, udaletxeko arkupetan. Biatloi txikia, doan Helduen saioa hasi baino ordubete lehenago jokatuko dute gaztetxoek II. Biatloi Txikia. Bi txanda izango dira: alde batetik, 9 urtetik 11 urte bitarteko haurrek 75 metro igerian eta 250 metro lasterka egingo dituzte. 12 eta 15 urte artekoek, aldiz, 150 metro igerian eta 500 metro lasterka osatu beharko dituzte.  Aurrez Turismo Bulegoan eta egunean bertan hondartzan eman daiteke izena, doan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide