Getariako Udalak herritarren "lanerako prestutasuna" txalotu du jaien balorazioan

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 9a

Jaiak nabarmentzeko moduko ezbeharrik gabe eta "giro onean" igaro dituztela dio udalak.

Argazkia: Maria Maya Manterola. Sei egun festa giroan igaro ondoren, balorazioa egin du Getariako Udalak. Ohikoa baino festa egun gehiago izan dituzte aurten, eta Getariako Udalaren eta Txosna Batzordearen eskutik, ekitaldi ugari izan dira. Guztietan herriko zein kanpoko jende asko izan dela uste du udalak, eta oro har, jaiak "giro onean" igaro dituztela gaineratu du. Salbatoreetako ekitaldi nagusiak antolatu ahal izateko herritarren boluntario lana ezinbestekoa dela eta Elkanoren Lehorreratzea tarteko, herritarrek ahalegin berezia egin dutela azaldu dute. Horregatik, udalaren izenean eskerrak eman dizkiete lanean aritutako herritar guztiei: "Herritarren prestutasuna da Salbatore Jaien arrakastaren oinarria, eta laguntzarik gabe ez litzateke festarik".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide