Hegaluzea parrillan eta sagardoa txotxetik, Salbatoreak agurtzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 8a

Salbatore jaien azken eguna ospatzen ari dira Getarian. Eguerdian hegaluzea parrillan erre dute frontoian, Elkano Arrantzaleen kofradiaren eskutik. Janaria laguntzeko, sagardo upel parea ere jarri dute. Jende ilara luzeak osatu dira, eta hegaluze mokadu ugari zerbitzatu dituzte. Nagusilan elkarteko getariar boluntarioek jaitsiko dute bandera gauerdian, Getariako Musika Bandak lagunduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide