Argazkia: Getariako Udala.
Salbatore Jaietan antolatutako XXII. Marmitako Lehiaketak hartu du gaur goizean Getariako frontoia. Guztira, 38 parte hartzaile izan dira jai giroan arrain preziatuarekin prestatutako platera sukaldatzen. Eguerdirako sua itzali eta Berdura plazara eraman dute marmitakoa. Ondoren, Harritarten egindako herri bazkarian dastatu dituzte lehiaketarako sukaldatutako platerak. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen emanaldiak geldialdia egin du bazkalostean, sari banaketari ekiteko. 60 puntu eskuratuta irabazi dute lehiaketa Ibon Gerekak eta Xabier Idiakezek, eta 300 euroko ordainsaria jaso dute. Andoni Egurenek eta Josea Antonio Olanok lortu dute bigarren postua, eta Miguel Aranesek eta Javi Osak hirugarrena. Marije Iribarrek, Iñaki Solozabal
Aitxitxek, Elena Zulaikak eta Ricardo Antomasek osatu dute epaimahaia.