Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 10:00etan ekin diote getariarrek marmitakoa prestatzeari. Guztira, 38 parte hartzaile lehiatu dira frontoian, eta eguerdirako sua itzali eta Berdura plazara eraman dute arrain preziatuarekin prestatutako jakia. Harritarten egindako herri bazkarian dastatu dituzte lehiaketako platerak, eta laster jakingo dute epaimahaiaren erabakia. Bikote irabazleak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 180 euro eta hirugarrenak 120 euro. Arratsaldean aulki jokoan arituko dira txosnagunean, eta arrain-kaja karrera izango dute katukalean.