Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo hasi zituzten Salbatore Jaiak Getarian, alkate txikiek udaletxeko balkoitik botatako suziriarekin. Gazteen txanda izan da gaur: paella lehiaketa izan dute goizean, eta ondoren, gazte andana gerturatu da Harritarteko herri bazkarira. Heriotzaren karrotxarangaren laguntzaz, kuadrila arteko jolasekin hartuko dituzte jarraian herriko kaleak.
Brindis feminista egingo dute arratsaldean txosnagunean, eta Perlata, Azken Sustraiak eta Puraposse taldeen kontzertuak izango dituzte iluntzean. 23:00etan Drindots taldeak dantzaldia eskainiko du plazan, eta gauerdian goratuko dute Ikurrina, herriko abesbatzaren eta musika bandaren laguntzaz.