Haurren eta gaztetxoen egunarekin hasi dituzte Salbatoreak Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 3a

Herriko txikienen eskutik hasi dituzte Getarian Salbatoreak. Seigarren urtez jarraian, sukaldaritzako dohainak erakutsi dituzte gaztetxoek kuadrila arteko patata tortilla txapelketan. Arene Urbietak eta Nahia Arostegik egindako tortilla izan da guztietan goxoena, bigarren saria lortu dute Magda Danduk eta Maria Isastik, eta hirugarren sailkatu dira Beñat Aranguren eta Gorka Olaskoaga. Alkate txikiek izan dute udaletxeko balkoitik festen hasiera iragartzen duen suziria botatzeko ardura, eta datozen sei egunetarako hainbat eskakizun egiteko baliatu dute aukera. Buruhandiekin eta herriko txistulariekin kalez kale irten dira ondoren. Arratsaldean jarraituko du jaiak, frontoian eta plazan jarriko duten haur parkearekin. Zezensuzkoak eta #Zunbalan dantza emanldiak biribilduko du eguna, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide