Txupinazoa, artxiboko irudian. (Argazkia: Urola Kostako Hitza)
Pasa den asteburuan ospakizunak izan arren, gaur emango diete hasiera ofiziala getariarrek Salbatore jaiei. Etxeko txikienak izango dira protagonistak jaien lehen egunean: udaletxeko balkoitik suziria bota ondoren, buruhandiak eta haur parkea izango dituzte.
Astelehenean ospatuko dute Salbatore Deunaren eguna, eta tradizio zaharrari jarraituz, aurreskua dantzatuko die getariarrei Nika Lertxundi alkateak. Arratsaldeko 17:30etik aurrera, Salbatore Deunaren XXI. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte frontoian, Gure Txeru elkarteak antolatuta.
Joan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute asteartean. Aurten, Iñigo Isasti sartuko da nabigatzaile getariarraren azalean, kontintenteetako ordezkariak, tripulatzaileak, gurdi gidariak eta lantzariak lagun dituela. 2022an mendeurrena beteko da Elkanok munduari bira eman ostean Sanlucar de Barramedan lehorreratu zela, eta ekitaldia jendetsua izatea espero dute herritarrek. Egunean bertan lan egiteko 80 boluntariotik gora beharko dituztela azaldu du udalak.
EGITARAUA
ABUZTUAK 3, OSTIRALA
HAUR ETA GAZTETXOEN EGUNA
11:00. VI. Patata Tortilla Txapelketa, frontoian.
12:00. Haurren txupinazoa, udaletxeko balkoitik
Jarraian, Getariako buruhandiak, Gazte Alaiak txistulariekin
16:00-20:00. Haur parkea, frontoian eta plazan.
21:00-00:00. Gau irekia, Cristobal Balenciaga Museoan. Trizak hirukotearen zuzeneko emanaldia. Sarrera doan da.
22:00. Zezensuzkoa, plazan eta frontoi inguruan.
22:30. #Zunbalan dantza festa emanaldia, plazan.
ABUZTUAK 4, LARUNBATA
GAZTEEN EGUNA
11:00. Paella lehiaketa, txosnagunean.
12:00. Txosnen irekiera.
14:30. Gazteen herri bazkaria, Harritarten.
Jarraian, Kuadrillen arteko jolasak, Heriotzaren karrotxarangak lagunduta, kalez kale, txosnagunetik abiatuta.
Ondoren, brindis feminista, txosnetan.
22:30. Kontzertuak: Perlata, Azken sustraiak eta Puraposse. Txosnetan.
23:00. Drindots taldearekin dantzaldia, plazan.
00:00. Ikurrinaren goratzea, herriko abesbatzarekin eta musika bandarekin.
Ondoren, Drindots taldearekin berbena, plazan.
ABUZTUAK 5, IGANDEA
KUADRILLEN EGUNA
10:00. Kuadrillen arteko XXII. Marmitako Txapelketa. Laguntzailea: Irabazal arrainak.
13:30. Marmitako txapelketako irabazleen aukeraketa, Berdura plazan.
14:30. Kuadrillen arteko herri bazkaria, Harritarten.
Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Harritarten.
17:00. Txosnen irekiera.
17:30. Marmitako txapelketako sari banaketa.
Jarraian, aulki jokoa, txosnagunean.
Ondoren, Arrain-kaja karrera, katukalean.
19:30. Kantujira, Betazaharreko Mutiko Alaiak taldeak lagunduta.
22:30. DJak txosnetan.
23:00. Joselu Anaiak taldearekin berbena, plazan.
ABUZTUAK 6, ASTELEHENA
SALBATORE DEUNAREN EGUNA
09:30. Getariako Musika Bandaren diana.
11:00. Meza nagusia, Getariako Abesbatzak abestuta.
12:30. Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean.
12.45. Getariako Musika Bandaren kontzertua, Harritarten.
17:00. Txosnen irekiera.
17:30. Salbatore deunaren XXI. Pilota Txapelketako finalak frontoian, Gure Txeruk antolatuta.
18:00. Ekain Txou haur, gazte eta helduentzat, plazan.
19:00. Afrika mendebaldeko dantza eta perkusio emanaldia lagny taldearekin, Katraponan.
19:30. Giza katea, txosnetatik abiatuta.
Ondoren, Kalera, kalera... ekitaldia, txosnetan.
23:00. La Jodedera taldearen emanaldia, plazan.
23:00. Kontzertuak: Sangre de Mono (reggae) eta Gorpuzkingz (Euskal Trap), txosnetan.
ABUZTUAK 7, ASTEARTEA
ELKANOREN LEHORRERATZEA
12:00. Kaiña-Bi trikifesta, kalez kale.
17:00. Elkanoren Lehorreratzea.
20:00. Kolpez Blai perkusio emanaldia, kalez kale.
21:00. Monologo afaria, txosnetan.
23:00. Kontzertuak: Anita Parker eta Skakeitan. Txosneta
Ondoren, txosnen iraultza.
ABUZTUAK 8, ASTEAZKENA
Goizean goiz hasita, Txahal erretzea, frontoian. Pintxoak arratsalderako izango dira prest.
09:30. Diana, Gazte Alaiak txistulari taldearekin.
12:00. Hegaluzea parrilan eta sagardoa txotxetik, frontoian. Laguntzailea: Elkano Arrantzaleen kofradia.
Eguerdian, Getariako txistulariak kalez kale.
13:30. Jone Uria eta Angel Mari Peñagarikano bertsotan, frontoian.
17:00. Txosnen irekiera.
19:00. Apar festa, txosnetan.
19:00. Euskal okelaren pintxo dastaketa, frontoian.
19:00. Herri kirolak, frontoian. Emakumezkoetan eta gizonezkoetan Gipuzkoako lasto altxatze txapelketa eta ingude-jasotze txapelketa.
22:00. Zezen suskoa, plazan eta frontoi inguruan.
Jarraian, mozorro festa, txosnetan. Gaia: Teoren abenturak.
22:30. Soinuz Blai erromeria taldearen emanaldia, txosnetan.
23:00. Oihan Vega DJa, plazan.
00:00. Bandera jaitsiera, Nagusilan elkarteko getariar boluntarioen eskutik, Getariako Musika Bandak lagunduta.