Etzi, ostirala, Gau Irekia izango da Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Erakusketa gauez bisitatzeko proposamena egin dute, 'Trizak' hirukotearen zuzeneko musikaz lagunduta. Bisitariek bestelako ikuspegi batekin gozatzea nahi dute ekimenaren bitartez, hainbat lengoaia eta disziplina artistiko uztartuz.
Sarrera doakoa izango da 9:00etatik 00:00etara, eta museoko kafetegia irekita egongo dela jakinarazi dute.