Etxaniz eta Aramendi garaile binakako esku pilotako II. Elkano Sarian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 30a

Sariketaren azken partidak jokatu ziren atzo arratsaldean, Getariako frontoian.

Argazkia: Artzape.eus Igandero jokatu dituzten hilabeteotan Getarian binakako esku pilotako II. Elkano Sariketako partidak. Atzo jokatu zituzten azken bi partidak, eta Leire Etxanizek eta Nagore Aramendik osatutako bikotea gailendu zitzaien Maite eta Olatz Ruiz de Larramendiri. Eneritz Arrietak eta Oihana Orbegozok lortu zuten hirugarren postua, Uxue Osesen eta Maialen Etxegarairen aurka 22 eta 9 irabazi ostean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide