Garapen bidean dauden herriekin lan egiten duten taldeen alde diru laguntzak banatzeko deialdia egin du Getariako Udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 27a

13.510 euroko kopurua ezarri dute garapen bidean dauden herriekin lan egiten duten herriko talde, pertsona eta erakundeentzat.

2017ko martxoan udalbatzarrean onartu zuen udalak Getariako 2017-2019 Diru-laguntzen plan estrategikoa. Garapen bidean dauden herriekin lan egiten duten talde eta gobernuz kanpoko erakundeen alde 2018 ekitaldirako diru laguntzak banatzeko deialdia egin du udalak hil honen hasieran. Hain justu, 13.510 euroko kopurua ezarri dute garapen bidean dauden herriekin lan egiten duten herriko talde, pertsona eta erakundeentzat. Gipuzkoan bertan delegazioa duten gobernuz kanpoko erakundeei, aldiz, 5.790 euro banatuko dizkiete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide