XXI. Salbatore Pilota Txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte gaur

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 20a

Salbatore Egunez jokatuko dituzte pilota txapelketako finalak. Gazte mailakoen eta 22 urtez azpikoen final laurdenak jokatuko dituzte gaur, 19:00etan hasita.

Maiatzaren hasieran abiatu zuten XXI. Salbatore Pilota Txapelketa, eta hiru hilabeteko lehiaren ondoren, bere amaierara iristen ari da. Kadete, jubenil eta 22 urtez azpiko 144 bikotek hartu dute parte aurtengoan, tartean, Urola Kostako hainbat pilotarik. Etxaniz-Gartzia eta Goikoetxea-Goikoetxeandiak jokatuko dute gaur  19:00etan jubenilen lehenengo final laurdena, eta jarraian lehiatuko dira Alberdi-Uranga eta Gurrutxaga-Etxeberria bikoteak. 22 urtez azpikoetan, aldiz, Garcia-Cordon eta Zubiria-Bikuña bikoteek izango dute norgehiagoka. Datorren astelehenean, ordu berean, pilotalekuan beste bi kanporaketa jokatuko dira, jubenilen eta 22 urtez azpikoen mailakoak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide