Deba, Mutriku eta Zumaia igaro ondoren, Getarian egingo du hirugarren geldialdia Nazioarteko III. Flysch Organo Jaialdiak. Quinmetal Salamanca metalezko haize instrumentuen boskoteak eta Santiago Banda organistak emango dute kontzertua, igandean, Salbatore elizan. Besteak beste, XVII. mendetik XXI. mendera arteko piezak joko dituzte musikariek. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta doako sarrera izango du.