Salbatore Jaien barruan, Gazteen arteko VI. Patata Tortilla Txapelketa antolatu dute abuztuaren 3rako (ostirala). Bikote parte hartzaile bakoitza 11:00etan hasiko da sukaldatzen, eta 12:30erako prest izan beharko dituzte patata tortillak. Epaimahaiak tortillaren itxura, zaporea eta sukaldarien jantziak hartuko ditu kontuan; beraz, sukaldarien irudimena eta originaltasuna ere baloratuko dituzte.
Bikote parte hartzaile bakoitzak zartagina, labana, sardexka eta osagaiak nahastu eta buelta emateko beharrezko tresneria eraman beharko ditu lehiaketara. Antolatzaileek, aldiz, 4-5 patata, 8 arrautza, olioa, gatza eta sua jarriko dizkiete parte hartzaileei. 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendu diete parte hartzeko deialdia, eta uztailaren 27ra arte izango dute izena emateko aukera, turismo bulegoan.