Getariako Salbatore jaietako Marmitako Txapelketan izena emateko epea zabalduko dute ostegunean

Urola Kostako Hitza 2018ko uzt. 16a, 11:54

Salbatoretako Marmitako Lehiaketa.  Salbatore jaien barruan, XXII. Marmitako Txapelketa egingo dute aurten abuztuaren 5ean (igandea). 38 bikotek parte hartzeko lekua izango dute, beraz, bikote gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo dute. Hala ere, iaz izena eman eta parte hartu gabe geratu ziren bikoteak zuzenean sartuko direla jakinarazi dute antolatzaileek. Iazko saridunak ere zozketatik pasa gabe sartuko dira zuzenean lehian. Uztailaren 26ra bitarte eman ahal izango da izena, goizeko 13:00ak arte udaletxean. Marmitako Txapelketaren ondoren, 600 pertsonako bazkaria egingo dute. Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1, 2 eta 3an salduko dituze txartelak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide