Mahai bueltan kantuan, auzoari bizia emateko

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 16a

Euskal kantu afaria egin zuten pasa den ostiralean Meagako Artelatz kultur elkartean. Irati Odriozolak, Joxe Leon Kazabonek eta Ane Badiolak jo zituzten kanturako piezak, eta afarirako prestatutako kantuen liburuxkaren laguntzaz, 60 lagunetik gora aritu ziren kantuan. Euskal kantutegi tradizionaleko zein gaur egungo kantuak abestu zituzten auzotarrek. Afaritik ateratako dirua auzoko festak indartzeko erabiliko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide