Getarian izango da abuztuan 'Nao Victoria' ontzia

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 16a

Geroz eta gutxiago falta da Elkanoren Lehorreratzerako, eta prestaketa lanetan buru-belarri dabiltza antolatzaileak. Abuztuaren 3tik Salbatore jaiak amaitu arte, Nao Victoria ontzia Getarian izango dela jakinarazi zuten pasa den astean. Herritarrek egunero bisitatu ahal izango dute 10:00etatik 21:00etara. Lehorreratzearen egunean ordutegi ezberdina izango duela iragarri dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide