Salbatore jaietako futbito txiki txapelketan izena eman daiteke jada

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 10a

Salbatore jaien barruan antolatu dute futbito txiki txapelketa, uztailaren 28rako. Uztailaren 24ra bitarte eman daiteke izena, turismo bulegoan.

Uztailaren 28an jokatuko dute VII. Futbito txiki txapelketa Getarian. Hain justu, Salbatore jaien barruan antolatzen dute urtero etxeko txikienak futbolean aritzeko sariketa. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte partidak herriko frontoian, eta adinaren araberako lau txandetan jokatuko dute. Lehenengoan jokatuko dute 1. eta 2. mailakoek, bigarrenean 3. eta 4. mailakoek, hirugarren txandan aterako dira kantxara 5. eta 6. mailakoak, eta azkenik, DBH1ekoak eta DBH2 mailakoak jokatuko dute. Gutxienez, taldea 5 jokalarik osatu beharko dutela zehaztu dute antolatzaileek. Turismo bulegoan eman daiteke izena, uztailaren 24a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide