Uda sasoian bete betean sartzearekin batera, Cristobal Balenciaga Museoko ordutegia aldatu dute, eta ordu gehiagoz bisitatu ahal izango da. 10:00etatik 20:00etara irekiko dute egunero, eta bisitariek 12:30ean eta 17:00etan jaso ahal izango dituzte bisita gidatuak.