Euskal kantu afaria antolatu dute Meagan hilaren 13rako

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 5a

Auzoari bizia emateko asmoz antolatu dute afaria. Artelatz kultur elkartean izango da, uztailaren 13an, eta hilaren 10era arte eros daitezke afarirako sarrerak.

Meagako San Isidro jaietan otu zitzaien euskal kantuen afaria antolatzearen ideia. Irati Odriozola auzoko bizilagunaren hitzetan, "auzoari bizia emateko" beharra ikusi zuten zenbait gaztek. Uda sasoia aprobetxatu nahi zuten: "Artelatz Kultur Elkartearekin bilerak izan genituen, eta uztailaren 13ako antolatu dugu afaria". Euskal kantutegi tradizionaleko zein gaur egungo piezak joko dituzte Irati Odriozolak, Ane Badiolak eta Joxe Leon Kazabonek. Aspalditik aritzen dira kantugintzan hiruak, eta aproposa iruditu zitzaien Meagako elkartean emanaldia eskaintzea. Bertaratzen diren auzotarrentzako, gainera, liburuxka bat ere prestatuko dute guztiek batera kanta dezaten. 9:30an afalduko dute, eta entsalada mistoa, piper beteak, txahal masailak, kafea, kopa eta postrea eskainiko dituzte 25 euroren truke. Uztailaren 10a, asteartea, izango da kantu afarian izena emateko azken eguna, eta telefono zenbaki hauetara deituta eman daiteke: 609 96 36 41 (Ioseba) edo 678 33 25 07 (Ainara). Afaritik ateratako dirua auzoko festak indartzeko erabiliko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide