Bainu egokiturako zerbitzua eskainiko dute Getariako Malkorbe hondartzan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 3a


Argazkia: Maria Maya Manterola. Mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileei hondartzaz eta itsasoaz gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz, bainu egokiturako zerbitzua eskainiko dute uda sasoian Getariako Udalak, Gipuzkoa Solidarioa Kutxak eta Gurutze Gorriak. Aulki anfibioa erabiliz, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak hondartzara jaistea eta itsasoan bainatu ahal izatea erraztu nahi dute zerbitzuaren bitartez. Bestetik, Malkorbe nahiz Gaztetape hondartzetan makulu anfibioak ere jarriko dituzte. Zehazki, oinarri zabalagoak dituzten makuluak izango dira, hondarretan sartu ez daitezen. "Aisialdirako beste aukera bat eskaini eta normalkuntzaren alde lan egin" nahi dute udalak, Gipuzkoa Solidarioa Kutxak eta Gurutze Gorriak. Bide batez, zaintzaile eta familia kideei atsedenaldi bat ere eman nahi diete. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzendu diete zerbitzua; besteak beste, zaharren egoitzei, eguneko egoitzei, erakundeei eta partikularrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide