Euskaraldirako bere hamaikakoa aurkeztu du Getariak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 30a

Ostiral arratsaldean elkartu ziren plazan, ekitaldi publikoa egiteko. Herritarrak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera.

Hamaika getariarrak, Ahobizi eta Belarriprestekin (Amaia Urbieta Arruti) Nerea Kamio, Pili Iribar, Balentina Aizpuru, Maitane Subijana, Uxoa Irigoien, Maialen Urbieta, Xabier Insausti, Kristobal Etxaniz, Deo Ortiz, Jon Ander de la Hoz eta Edeidy Rodriguez. Horiexek dira getariarren hamaikakoa Euskaraldirako. Atzo, ostirala, 19:00etan egin zuten aurkezpen ekitaldia plazan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiarekin bat egiteko. 11 egunez, herritarrek aktiboki parte hartuko dute: euskaraz dakitenak ahobizi izango dira, eta euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko dute. Euskaraz ulertzen dutenek, berriz, belarriprest rola hartu, eta beraiei euskaraz egiteko eskatuko diete euskaraz dakitenei. Herrian guztia antolatzeko lanean dabil taldetxo bat, eta herritarrak gonbidatu zituzten bertan parte hartzera eta, noski, Euskaraldian beren alea jartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide