Getariak ere parte hartuko du azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herriko hainbat herritan egingo den
Euskaraldia ekimenean. Euskaraldiaren berri emateko eta ekimen horretan parte hartuko duten getariarren hamaikakoa aurkezteko ekitaldia antolatu dute gaur, ostirala, arratsalderako. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, herriko plazan.