Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailaren 16rako eskatu behar da diru laguntza Getariako udaletxean
2017-2018 ikasturtean euskara ikasten jardun duten getariarrek diru laguntza eskatu dezakete Getariako udaletxean. Eskaera hori egiteko, ordea, ikasturtearen hasieran aurre-eskaera eginda izan beharko dute.
Uztailaren 16a baino lehen eskatu beharko da diru laguntza Getariako udaletxean. Laguntza jasotzeko honako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek: euskara ikastaroa egin bitartean Getarian erroldatuta egotea eta ikastaroaren orduen %80a jaso izana.
Diru laguntza eskatzeko orduan honako agiriak aurkeztu behar dira: ikasle agiria edo langabe txartelaren kopia, euskarako ikastaroaren matrikularen ordainagiria eta ikastaroa egin izanaren eta asistentziaren egiaztagiria (ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina).