Irudietan: Tres Hombres zurezko belaontzia, Getariako portuan

Onintza Lete Arrieta 2018ko ekainaren 22a

Gaur goizean iritsi da Getariako portura Tres Hombres belaontzia, Herbeheretatik. Zurezkoa da, eta bidezko merkataritza eta ekologikoa ditu ardatz. Hainbat produktu salerosten ditu, mundu zabalean. Getarian, esaterako, bertako txakolina erosiko die ekoizleei. Belaontzi berezia da; izan ere, motorerik gabe ibiltzen da. Horregatik, beste barku batek lagunduta porturatu dute: Alain II ontzi getariarrak, hain zuzen, lagundu dio portuan sartzen 10:00ak aldera. Belaontzia portuan egongo da datozen orduetan, eta bihar kargatuko dute txakolina. 15 lagun inguru etorri dira belaontzian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide