Haur eta gaztetxoentzat arrauneko ikastaroak antolatu ditu Getariako Arraun Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 21a

Arrauneko saioak 8 eta 14 urte bitartekoentzat izango dira, uztailean.

Uztailerako arrauneko bi ikastaro antolatu ditu Getariako Arraun Elkarteak. 8 urtetik 14 urtera arteko haur eta gaztetxoentzako saioak izango dira. Ikastaroen helburua da: arraunketan lehen urratsak egitea eta kirola ezagutaraztea. Ikastaroak bi astekoak izango dira: bata, uztailaren 2tik 13ra bitartekoa, eta bestea, uztailaren 16tik 27ra artekoa. Doan izango dira. Ikastaroetarako izena Turismo Bulegoan edo getariakoarraunelkartea@gmail.com helbide elektronikoan eman daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide