Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailean abiatu zen Gure Txeruk antolatutako VIII. Floren Memoriala futbito txapelketa, eta atzo jokatu zituzten finalak. Balearri eta Txoko taldeek lortu zuten finalera iristea, eta bi taldeen arteko lehia parekatua izan arren, Txoko gailendu zitzaion Balearriri. Bestetik, Txoko taldeko Ander Lazkanori eman zioten jokalari onenaren saria. Partiduen ondoren sari banaketa eta luntxa izan zuten parte hartzaile guztiek. Kopako finalean, aldiz, Dona-Donik lortu zuen garaipena; Kaia-Kaiperen aurka indarrak neurtu ostean.
Herritarrekin osatutako 10 taldek hartu dute parte aurten, eta antolatzaileen arabera, ia 100 izan dira jokalariak.