Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getariako Txakolina jatorri izeneko hamazazpi upategi daude Perez Arregi plazan.
Giro ona da nagusi orduotan Azpeitiko Perez Arregi plazan, III. Txakolin Egunari esker. Getariako Txakolina jatorri izeneko hamazazpi upategi daude Perez Arregi plazan: Agerre, Aizpurua, Akarregi Txiki, Amestoi, Arbela, Arregi, Basalore, Elkano, Flysch, Gaintza, Mokoroa, Rezabal, Roke Eizagirre, Txomin Etxaniz, Ulacia, Urkizahar eta Zudugarai. Txakolina ez ezik, bildotxa eta Idiazabal gazta dastatzeko aukera dute festara gerturatu diren herritarrek. Trikitilari eta Aire Ahizpak taldearen doinu alaiaz girotuta dago festa.
Hona hemen festako irudi batzuk:
[flickr_set id="72157694882002922"]