Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hondartza denboraldia abiatu dute Gipuzkoako hondartzetan, eta gaurtik aurrera Getariako portuan aparkaleku mugatua izango da.
Getariako portuan TAO sistema martxan jarriko dute gaur. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Getariako Udaletik jakinarazi dutenez, gaur bertan jarriko dute martxan TAO sistema herriko portuan eta hondartzen inguruan. 10:00etatik 20:00etara izango da, eta ordu erdi aparkatzeagatik 50 zentimo ordaindu beharko da; eta orduero euro bat. Egun osoan aparkatzeagatik, berriz, 10 euro ordaindu beharko dute bisitariek. Udalak kudeatzen du herriko TAO sistema, eta aurten 11 langile kontratatu dituzte.