Komunikabideek jokatzen duten paperaren inguruko hitzaldia emango du bihar (ostirala) Javier Couso europarlamentariak. Zehazki, Hondurasen eta Venezuelan erakusten dituzten aurpegi ezberdinen inguruan jardungo du Cousok. Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatu du saioa.
Ekintzaile politikoa eta artista da Couso. Soinu-teknikari zinematografiko ikasketak egin zituen, eta Ikus-entzunezko kazetaritzan lizentziaduna da. Telebistarako kamera laguntzaile lanak egiteaz gain, zuzendaritza eta produkzio lanetan ere aritu izan da.
Komunikabideen eragina aztertzen duen
Una mosca en una botella de Coca cola dokumentala zuzen du zuen. Bere jarduera politikoari dagokionean, aldiz, hainbat ekimenetan hartu du parte, besteak beste, okupazio mugimenduan, arrazismoaren eta faxismoaren aurka, giza eskubideen alde, nazioarteko elkartasuna bultzatzen eta sindikalismoan.