Emakume migratzaileen inguruko hitzaldia antolatu du Getarian Elan Euskadik

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 5a

'Voces desde los márgenes: Descolonizando miradas sobre mujeres migrantes africanas' izenburupean, emakume migratzaileen inguruko ikuspegia lantzeko hitzaldia antolatu du Elan Euskadik.

Gaur izango da, 19:00etatik aurrera, Ulpiano etxean. Jeanne Rolande Dacougna Minkette ikerlari eta aktibista feministak gidatuko du saioa. Emakume migratzaileen integrazioa eta ahalduntzea landuko ditu hitzaldian, eta emakume horien diskurtsoak aztertu ondoren,  haien giza eskubideen inguruko ekarpenak egingo ditu Dacougnak. Ikerlariaren doktoretza tesiaren ondorioak jakitera emateko prestatutako saioen barruan antolatu dute Getariakoa. Giza eskubideen aldeko aktibistatzat du bere burua, eta feminismoa bere aktibismoa gidatzen duen «argia» dela dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide