Uxoa Irigoien, Izaskun Zubizarreta eta Silvia Trigueros (EH Mendi Erronka
Atzo jokatu zen Leitzako parajeetan Euskal Herria Mendi Erronka lasterketa, eta Uxoa Irigoien lasterkari getariarra bigarren postuan sailkatu zen, Izaskun Zubizarretaren atzetik. Podiuma Silvia triguerosek osatu zuen, hirugarren helmugaratuta. Irigoienentzat lehen aldia zen horren distantzia luzeetan lehiatzen zela, eta gustura agertu zen emaitzarekin, Euskadi Irratiko
Hiru Erregeen Mahaia saioari adierazi zionen; orain arteko luzeena maratoia eginda zeukan, eta oso ondo moldatu da 67 kilometroko mendi lasterketan.
Leire Baraibar zumaiarrak, berriz, laugarren postuan bukatu zuen proba.