Bideoa: Getariako Triatloiaren bideoa argitaratu dute

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 28a

Getaitri Triatloi Klubak antolatuta, apirilaren 29an jokatu zen Getariako Triatloiaren IV. edizioa. Ander Garcia eta Helene Alberdi Zumaiako bizilaguna izan ziren bizkorrenak. 410 triatletak hartu zuten parte, eta bizikleta saioa aurreko urteetan baino gogorragoa izan zen, maldan gora egin behar izan baitzuten; Garate eta Meaga igoz. Jende asko bertaratu zen proba ikustera. Triatloiko irudiekin osatutako bideoa argitaratu du Txikota Komunikazioak. https://vimeo.com/271512443

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide