Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Jai Eguna ospatzen ari dira Getarian. Goizean zehar bertako produktuen azoka izan dute frontoian, eta trikitilariak kaleak girotzen aritu dira. Eguerdian, irrintzi lehiaketa izan da plazan: Eneritz Manterola izan da helduen kategorian nagusi, eta Jurgi Balenciagak lortu du puntuazio altuena gaztetxoen artean. Arratsaldean trikitilari gazteen txapelketa izango da plazan, ondoren, Kuxkuxtu txarangarekin eta Holako erromeriarekin jarraituko dute festan.