Doako bisita gidatuak izango dira bihar Balenciaga museoan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 17a

Museoen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzte bisitak. 'Cristobal Balenciaga. Moda eta ondarea' erakusketa ikusi ahal izango da, euskarazko zein gaztelaniazko bisita gidatuetan.

Getariako Cristobal Balenciaga Museoa. (Aiora Larrañaga/Hitza) Museoen Nazioarteko Egunaren harira, bisita gidatuak antolatu dituzte Getariako Balenciaga museoan.  Cristobal Balenciaga. Moda eta ondarea erakusketa izango da ikusgai, bi saiotan: 12:30ean euskaraz, eta 17:00etan gaztelaniaz. Igandean, aldiz, Silueta (U)topikoak saioa izango da Museoa familian programaren barruan. Bihar izango da saioan izena emateko azken eguna. 5 euroko prezioa izango du haurren izen emateak, eta 7 euro ordaindu beharko dituzte helduek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide