Irrintzi lehiaketa antolatu dute Getariako Euskal Jai egunerako

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 26an, larunbata, ospatuko dute Euskal Jai eguna Getarian. Egun osoko egitarauaren barruan antolatu dute irrintzi lehiaketa.

Maiatzaren 26an, larunbata, Euskal Jai eguna ospatuko dute Getarian. Goizean goiz emango diote hasiera egun osoan zehar ospatuko duten festari, eta eguerdian, 13:30ean, irrintzi lehiaketa izango da Herriko Plazan. Bi kategoriatan banatu dute txapelketa: alde batetik, 14 urtetik beherako parte hartzaileek gaztetxoen maila osatuko dute, eta, bestetik, 14 urtetik gorakoek, helduena. Lehiaketan parte hartzeko, baserritarrez jantzita egotea beharrezkoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide