Elkanoren Lehorreratzean boluntario lan egiteko izen ematea zabaldu dute

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 16a

Gero eta gutxiago falta da abuztuan egingo den Elkanoren Lehorreratzerako, eta udala guztia prestatzen ari da jada. Ikuskizunean laguntzeko eskatu diete herritarrei, eta horretarako prest daudenek maiatzaren 31 baino lehen eman beharko dute izena, Getariako Turismo Bulegoan. Izen abizenak eta telefono zenbakia jasoko dituzte bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide