Gorengoen mailan jokatuko du Ketak datorren denboraldian

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 14a

Larunbatean izan zuen norgehiagoka Pasaiaren aurka, eta markagailua 2 - 1 uztea lortu zuten getariarrek. Hala, datorren denboraldian Gorengoen mailan jokatzeko txartela lortu dute.

Keta Babyautoko jokalariak Mendibeltz zelaian, garaipena ospatzen. (Argazkia: Keta Babyauto) Orioko Mendibeltz zelaian izan zuen Ketak partida erabakigarria, Pasaiaren aurka. Azken unean 2 - 1 irabazi ondoren datorren denboraldian Gorengoen mailan jokatzeko txartela lortu zuten getariarrek. Getarian ospatu zuten garaipena, eta udaletxean harrera egin zieten futbolariei. Bigarren postuan dago Keta erregionalen mailan. Nolanahi ere, partida bakarra falta zaie denboraldia amaitzeko, lehenengo postuan den Ilintxaren aurka.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide