ARGAZKI BILDUMA: Sainisidroez gozatzen ari dira Meagan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 13a

San Isidro festetan murgilduta daude Getariako Meaga auzoko bizilagunak. Atzoko auzo afaria egin zuten, eta gaur eguerdian, mezaren ondoren, sagardoa eta txerriki errearen pintxoak dastatzeko aukera izan dute. Gainera, Gure Txeruko dantzariek erakustaldia eskaini dute, Gazte Alaiak txistulariek girotuta. Arratsaldean, mus txapelketa izan dute jokoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide