ARGAZKI BILDUMA: Colla Jove castellers taldeak erakustaldia egin du Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 12a

Eguraldi txarraren eraginez, Getariako Gure Esku Dago dinamikak bertan behera utzi behar izan du gaurko antolatuta zeukan Klik Eguna. Edonola ere, Colla Jove Tarragonako castellers taldea gonbidatu zutela eta, haien ekitaldia aurrera eraman dute. Plazan elkartu dira eguerdian, eta bertan castellers taldeko arduraduna eta Nika Lertxundi alkatea udaletxera igo eta Estelada bat jarri dute balkoian. Gero, katalanen musikarekin kalejira egin dute Sahatsaga kiroldegira, eta bertan Colla Jovek bere erakustaldia egin du. Ondoren, bazkaria izan dute kiroldegian bertan. Argazkiak: Getariako Gure Esku Dago [gallery ids="337078,337079,337080,337081,337082"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide