Uxue Alberdik jaso du 111 Akademiaren irakurleen saria

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 11

2017ko libururik onena Uxue Alberdiren Jenisjoplin eleberria dela esan dute 111 Akademiako irakurleek. Hala, atzo saria jaso zuen Getariako bizilagunak Andoainen egindako ekitaldian. Sari banaketa ekitaldian Alberdiren liburuko pasarte batzuk irakurri zituzten, Lou Topet musika taldeak girotuta. Hainbat agintari eta eragile izan zen ekitaldian, besteak beste Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, Ana Carrere Andoaingo alkatea, eta Jon Unanue 111 Akademiako ordezkaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide