Pello Añorga idazlea, irakaslea eta ipuin kontalaria Getarian izango da ostegunean, maiatzaren 10ean, udal liburutegian. Lau urtetik gorako haurrentzako saioa izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Ikasketak egin ondoren, Oiartzunen jardun zuen irakasle 1986ra arte. Geroztik buru belarri murgildu da ipuin kontaketan, lan hori haurrentzako liburuen idazle lanarekin uztartuz.