Energia berriztagarrien inguruko hitzaldia antolatu dute Getariako Udalak eta Eskubide Sozialen Kartak

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 7a

Iratxe Arriola EAko alkatea eta Oihan Mendo Garesko alkatea izango dira bihar Getarian, eta udalek energia berriztagarrien alde egindako apustua izango dute hizketagai.

Getariako Udalak eta Eskubide Sozialen Kartak energia berriztagarrien inguruko hitzaldia antolatu dute biharko (asteartea). Iratxe Arriola EAko alkatea eta Oihan Mendo Garesko alkatea izango dira bertan, hain justu, udalek energia berriztagarrien alde egindako apustuaz hizketan. Bi herri hauetako udaletxeak hainbat kontratu eginak dituzte energia berriztagarria darabilten Goiener eta Energia Gara kooperatibekin. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira, Getariako Alondegian.
Lehenago ere heldu diote gaiari Eskubide Sozialen Kartako kideek. Esate baterako, Goiener kooperatiba ezagutarazteko hitzaldia, etxean energia aurrezteko gakoak eman zituen tailerra... Orain, administrazioak %100 "energia  berriztagarriz hornitu daitezkeela ezagutzeko" antolatu dute hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide