Getariako J.S. Elkano Xake Txapelketa Azkoitiko Anaitasuna Kakutek irabazi du.
Atzo, larunbata, Getariako J.S. Elkano I. Xake Txapelketa jokatu zen. Txapelduna Azkoitiko Anaitasuna Kakute taldea izan da, eta Carlos Sanchezek lehen taulako jokalari onenaren saria jaso du.
Getariako Elkano xake klubak antolatuta jokatu da xake torneoa, herrian xakea bultzatzeko helburuarekin. Berdura plazan jokatu dute xakelariek, lagun giroan. Azkoitiko Anaitasuna Kakute taldeko eta Getariako Elkanoko xake jokalarien gain, Euskal Herriko hainbat herritako klubetakoak izan dira Getarian: Nafarroako Oberena, Arabako ligan hirugarren geratu den Martintxo, Azkoitiko Anaitasuna Kakute, Azpeitiko Xaputarrak, Arrasateko Arlutz, Zarauzko Kirol Elkartea, Elorrioko Zaldi Baltza, Villabonako xake taldea, Donostiako Fortuna…