Irudietan: Bertako antxoa parrilan, txakolina eta sagardoa nagusi; Getariako Antxoa Egunean

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 5a

Urtero bezala, antxoa kanpaina bete-betean Antxoa Eguna ospatzen ari dira Getarian. Atzo, ostirala, Zilarrezko Antxoaren aipamena jaso zuten Claudia Iribarrek, Juan de la Costa itsas ospitaleak eta Antxoaren Kofradiak. Getariako trikitilari taldearen, Gure Txeru elkarteko dantza taldearen eta Gazte Alaiak txistulari taldean emanaldia izan zen ondoren herriko kaleetan zehar, eta egunari amaiera emateko, bertako antxoa parrilan dastatzeko aukera izan zuten getariarrek eta inguruko herrietatik bertaratutakoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide