Gaur hasiko da Getarian pilotako XXI. Salbatore Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 2a

Salbatore pilota txapelketaren aurkezpena. (Argazkia: Maria Maya Manterola) 114 bikotek parte hartuko dute Getariako XXI. Salbatore Txapelketan. Gaur hasiko dute txapelketa, eta hiru hilabeteko lehiaren ondoren, abuztuaren 6an jokatuko dute finala, Salbatore Egunez. Gaur lehenengo pilota partida jokatuko bada ere, maiatzean astelehenetan eta asteazkenetan jokatuko dituzte, 19:00etan hasita. Ekainetik aurrera, eta txapelketa amaitu arte, larunbatetan ere izango dira norgehiagokak, 18:00etatik aurrera. Euskal Herri osoko pilotariak ariko dira nor baino nor: kadete, jubenil eta 22 urtez azpiko pilotariak ariko dira Getarian.  30 bikote lehiatu ziren txapelketaren lehenengo edizioan, eta 130 izatera ere iritsi dira urteren batean. Urola Kostako hainbat pilotarik ere parte hartuko du aurten. Gaurko pilota partidak XXI. Salbatore Txapelketako lehen pilota partidak izango dira gaur, 19:00etan hasita. Kadeteak. Oiarpe (Mitxelena-Elgarresta)- Tolosa (A.Ezenarro-A. Sudupe). Jubenilak. Oiarpe (Aburuza-Iñarra)- Azkoitia (Azkoitia-Oteiza). 22 urtetik azpikoak. Oiartzun (Salaberria- Etxeberria)- Alegia (Zubiria-Altuna).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide